Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

LORALDIA 2024

22 marzo @ 19:00 - 22:30

Itzal(iko) bagina

19:30-20:30H

Araitz Katarain, Izaro Bilbao, Janire Arrizabalaga, Lokatz Loreak sormen taldea

Kanpo eta barne munduen arteko jolasa da. Hiru pertsonaia eta hiru esanahi elkartuko dira, maindire baten atzean zein aurrean. Lehia, lotsa eta gorputza. Berdea, gorria eta morea. Bertsoaz hitz egingo da, honek askoz gehiagotaz hitz egitea dakarrelarik: osasun mentala, botere posizioak, familia(k)… Finean, haien ustezko zama indibidualen atzean zer dagoen aurkitzera helduko da hirukotea. Nondik eta nola eraikitzen dira oholtzak? Zer bertan elkar aurkitzean? Hautsi liteke zerbait? Lau sortzaile batu dira, hiru bertsolari eta kanpoko begirada artistiko bat. Laurek esperimentazio lan  bati ekin diote teatroa eta bertsolaritzaren eremuetan barna. Emaitza labetik irten berria dastatzeko aukera izango dugu. Loraldiako emanaldia aurrestreinaldia baita.

Doodem. Trigger

20:45-21:45H

   Amaiur Luluaga, Eñaut Zubizarreta, Iñigo Xalbador

Ikuskizuna kanpo eta barne munduen arteko jolasa da. Hiru pertsonaia eta hiru esanahi elkartuko dira, Duela 25 urte Eñaut Zubizarreta hasi zen harremanetan biolontxeloarekin. Azken urteotan, Trigger izeneko proiektua jarri du abian. Hasieran txeloak rocketik eratorriko musikak uztartu zituen, gaur, berriz, munduko hainbat bazterreko musika tradizionaletan oinarritu du sormena. Loraldian azken emaitza plazaratuko du: Doodem. Berba hau Kanadan eta Estatu Batuetan bizi den herri indigena baten mitologian kokatzen da eta totemari egiten dio keinua. Naturarekiko harremana, askatasun grina, edota minari eginiko orroak nonnahi entzun daitezke musika lan honetan zehar. Antzinako begirada berritu bat. Ahotsek eta saxo baritonoaren tinbreak tribuetako kantetara eramango gaituzte; eta perkusioak txeloaren aurka talka egiterakoan sortutako polirritmiek gorputza mugiaraztera garamatza. Doodem bidaia bat da Atlantiko Beltzean zehar: 7 kanta, 7 herri. Herriko musiketan nabarmendu egiten du lan honek, beti begirada berritzaile batekin. Eñautekin batera, bi lagun izango ditu bidaide: Iñigo Xalbador eta Amaiur Luluaga. Lehenak, saxo baritonoarekin, melodiak jantziko ditu kutsu afrikarra duten kantuekin. Bigarrenak, berriz, dantzaren bitartez gorpuztuko du musikak soinuz adierazi nahi duena.

Sarri min ematen du akordatzeak

21:45-22:25h

Joseba Sarrionandia, Ibarrekolanda BHI

Ibarrekolandako Batxilergo artistikoaren ikasleak Joseba Sarrionandiaren unibertsoan murgildu dira eta sormen lan ikusgarri bat ondu dute. Teatroa, dantza, poesia, musika… uztartuko dituzte eszenan. Iurretako poeta bera ere izango da gazte haien artean. Nor da poeta heldu berria? Nondik dator? Zerk ekarri du bueltan? Badago joan zena etorri egin dela esaterik ala oraindik ere joanean dabil? Badago inoiz itzultzerik? Zer dakar bere poltsiko zulatuetan? Non egon da? Nola egon zitekeen han hona nahi zuena? Zein izan da bere bidaia? Zerk bultzatu zuen joatera? Zergatik? Zein da bere jatorria? Badu aberririk ala ez den herrialde baten kartografoa da? Zein da darabilen hizkuntza mendre hori? Hizkuntza horretan ba al da esna-kantarik? Nor da heldu berria? Oraingo hau al da orduko hura? Eta gu? Bagara ginena?  Bagara ginenak? Ikusten duena da gogoratzen zuena? Zer du gogoan poetak? Eta guk, zer dugu guk gogoan? Zer oroitzen dugu? Akordatzen gara ala akordatu barik bizi gara? Ba al gara ezer oroimenaz besterik? Ikuskariaren soinu banda osatzeko Eñaut Elorrieta, Ken Zazpi, Berri Txarrak, Mikel Laboa, Xendarineko ahizpak, Hiru Leike, Iñigo Muguruza, Andoni Basterretxearen… kantak erabili dituzte.

 

Detalles

Fecha:
22 marzo
Hora:
19:00 - 22:30
Categoría del Evento:
Etiquetas del Evento:
, , , ,
Web:
https://www.loraldia.eus/agenda/

Local

La Terminal 1
Calle Pintor Ignacio Zuloaga 9
Bilbao, Bizkaia 48014 España
+ Google Map
Teléfono
944 75 95 76
Ver la web del Local